Calle Zabalgaina, 5, oficina 4, 31180 Zizur Mayor, Navarra
948 16 50 43 // 691 55 29 07
info@equala.es

Zein lekutan geratuko gara emakumeak itzuleran?

Created with Sketch.

Dakizuenez, irailera arte umeak ez dira ikastetxetara itzuliko. Ordurako ia sei hilabete izango dira eskolara joan gabe. Hori erronka bat da familien egunerokotasunean, etxeko txikienen laneta arreta-denborak antolatzeko orduan. Hori dela eta, garrantzitsua iruditzen zaigu udalekuak edo kontziliaziorako beste espazio batzuk mantentzearen edo sortzearen aldeko apustua egitea (beharrezkoak diren egokitzapenekin, egin daitezke eta). Baliabide horiek emakume asko testuinguru honetan jasaten ari diren gehiegizko zaintza arindu dezakete, zaintza horrek oso eragin negatiboa izan baitezake beren enpleguetan. Halaber, etxeetan lana eta zaintza uztartzeak sor dezakeen estresa arintzeko espazioak ahalbidetzen dituzte, eta nork bere burua zaintzeko denbora izaten laguntzen dute. Azkenik, haurren zaintza aitona-amonen esku ez uzteko aukera bat eskaintzen dute, haien osasuna zaintzeko neurriak hartu behar baitituzte.


Maiatza 2020 | Equala Iniciativas