Calle Zabalgaina, 5, oficina 4, 31180 Zizur Mayor, Navarra
691 55 29 07
info@equala.es

Equala más allá de la teoría

"La igualdad de género no puede ser sólo una teoría. Debe ser una realidad vivida."

Michelle Bachellet, Alta Comisionada de las Naciones Unidas para los Derechos Humanos

EGIN JAUZI

Inbertitu ezagutzan. Sortu BERDINTASUNA

Equala Iniciativas genero berdintasunean  aditua da, aholkularitza eskaintzen du 2001etik.


Xedea: administrazio, enpresa, elkarte eta bestelako erakundeekin lan egitea eta esku hartzea bilantzen da, eremu guztietan emakumeen  eskubideen berdintasunean, aukeretan eta emaitzetan aurrera egiteko bideratutako prozesu, neurri eta araudiak ezartzeko, ikuspegi intersekzional batetik, ingurumenaren jasangarritasunetik eta gure inguru hurbilaren zaintzatik.


Ikuspegia: Nafarroan, Espainiako iparraldean, genero berdintasunaren eremuan aholkularitza zerbitzu erreferentziala gara eta lanean jarraitu nahi dugu -toki-eremu, estatu eta nazioarteko mailan- gizarteari mundu berdinzaleagoa lortzeko bidean lagundu ahal izateko.


Enpresetan genero berdintasuna ezartzeko IGE prozeduran Nafarroako Gobernuaren Nafarroako Berdintasunerako Institutuak akreditatua.

Eusko Jaurlaritzaren Emakundek (Emakumearen Euskal Erakundea) homologatua.

Nafarroako Gobernuaren InnovaRSE (Enpresen Gizarte Erantzukizuna) Kudeaketa Sisteman akreditatua,

Zerbitzuak

Zer egiten dugu?

Berdintasun Planak

landu, ezarri eta ebaluatu.

Formakuntza

eduki, iraupen eta metodologia egokituak.

Sentsibilizazioa

kanpaina, euskarri eta lantegien bitartez.

Ikerkuntza

diagnostikoak eta ebaluazioak egiten ditugu heziketan, gazteria genero ikuspegiarekin, besteak beste.

Laguntza teknikoa

programak, egitasmoak eta berariazko ekintzak sortzeko.

Eginkizunak bateratzeko baliabideak

Ludoteka zerbitzu eta kanpaldien koordinazio eta kudeaketa osoa.

RSE

Antolakundeen jasangarritasunerako prozedurak.

Eta askoz gehiago…

Azaldu zure ideia eta burutuko dugu.

Programa nabarmenak

15 urte baino gehiagoko eskarmentua eta gero, esperientzia eta ikasketa asko lortu ditugu, hauek dira berriki burututako zenbait egitasmo:

GRAFTECH IBERICA-ren I. Berdintasun plana

learn more

Sexu-jazarpenaren eta sexuarengatik jasandako erasoen protokoloa CERMIN. 2020

learn more

Estella-Lizarrako udaletxearen Migrazioen diagnostiko eta plana. 2020

learn more

Taldea

Alicia Fernández de Piérola Martínez

Zuzendaria

Zuzenbidean lizentziaduna

Erakundeen Zuzendaritzan, Generoa eta Hezkuntza eta Nazioarteko Kooperazioan trebatua. Talde lanaren, egitasmoen eta pertsonekiko harremanen sustatzaile sutsua.

Vanina Vázquez Gentile

Proiektu teknikaria

Psikologian lizentziaduna

Generoan eta Familia Bitartekaritzan trebatua. Genero bortizkerian, elkartegintzan eta formazio sektorialean aditua.

Natalia Alzate Michaels

Proiektu teknikaria

Gizarte langintzan lizentziatua

Esku-hartze sozialean, hezkidetza eta migraziotan hezitua. Generoan aditua.

Andrea Caprarulo Pasquali

Proiektu teknikaria

Kazetaritzan lizentziatua

Datu analista eta proiektu kudeatzailea. Merkatu, bide eta herri-iritzien ikerketan aditua.

Bereizi zaitez

Gainera

LEARN MORE

Laguntzaile sare zabala daukagu, komunikazioan, sortze prozesuetan eta teknologia berrietan adituak, besteak beste…

Lau hitzok

definitzen gaituzte

PERTSONAK

Pertsonak aldaketaren motorra direla uste dugu. Horregatik, gure egitasmoak pertsonak erdigunean jar daitezen diseinatzen ditugu.

KONPROMISOA

Emakumeen eta gizonen berdintasun errealarekin ikuspegi intersekzional batetik ulertuta; pertsonekin; ingurumenaren jasangarritasunarekin; inguru hurbilarekin eta gure egitasmoen eraginkortasunarekin.

BERRIKUNTZA

Ematen dugun pauso bakoitzarekin aurrera egin nahi dugu. Horregatik, etengabeko garapenean murgilduta gaude, inguratzen gaituen errealitateari zehaztasunez egokitzeko.

KALITATEA

Kalitatea balio gisa, planifikaziotik abiatu eta emaitzen balantzeraino. Prozesu osoan zehar jarraipenaren eta ebaluazioaren garrantzia ahaztu gabe.

Erakunde bezeroak

Berriki elkar lanean aritu garen erakunde batzuen zerrenda: